XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kaixo, Maider:

Nire herriko jaiak ospatzen ari gara eta atzo izan zen haurroi eskainitako eguna.

Goizean goiz jaiki, azkar-azkar gosaldu eta hamarretarako plaza berrian nengoen, bertatik abiatzen baitzen ordu horretan Erraldoi eta Buruhandien kalejira.

Kalejira Foruen Enparantzatik pasatu zenean, bertan geratu nintzen haurren jolasetan parte hartzeko.

Eguerdiko hamabietan nire gurasoak agertu ziren eta ordu laurden bat beranduago beraiekin Andramariren ohoretan dantzatzen den aurreskua ikusten egon nintzen.

Bazkalaurretik antzerki talde bat ikusi genuen Manterola enparantzan.

Bostak laurden gutxitan txotxongiloekin gozatzen egon nintzen.

Nik zirkura joan nahi nuen, baina nire lagunek nahiago zuten Arboladi Parkeko haurrentzako dantzaldira joan eta han ibili ginen PINTTO-PINTTO ORKESTArekin jo ta su dantzan.

Ezin izan genuen gaueko hamar t'erdietako jaialdia ikusi, afaltzen ginelako, baina hamabietan bai, Zelai-Luze pasealekuan su artifizialak ikusi genituen.

Benetan egun nekagarria izan zen, baina asko gozatu nuen.

Beste bat arte.

Ixone

Zure EGUTEGIAN, bakoitzari dagokion egunean, apunta itzazu uda honetan ezagutu dituzun jaiak.